Ikusi Makusi by Radu Jude

Maiatzak 6, Ostirala, 19h30 Baztarxon: Bad Luck Banging or Loony Porn

Sinopsia_ Gizabanakoaren eta gizartearen arteko harremana aztertzen du, eta bigarren hezkuntzako irakasle batek (Katia Pascariu) pornografía amateurrari buruzko bideo pertsonal bat webgune baten argitaratzen duenean gertatzen dena erakusten du. Bere erabakiaren ondorioek eragin sakona izango dute emakumearengan eta lan egiten duen hezkuntza-komunitatean.

Zuzendariaren hitzak_ “Zinema mundua eta errealitatea hobeto begiratzeko tresnatzat hartzen dut, inguratzen gaituenaz jabetzeko eta hausnartzeko, izatez zinemarenak diren gailuak erabiliz: kamera eta edizioa”.

“Agintarien ondorioz, hezkuntza sistema akastuna dela esatera ohitu gara, eta egia da, baina beldur naiz aita ama askok ez ote dituzten, antsiaz sistemaren hondarrak suntsitu nahi. Honengatik aita amek hezkuntza prozesuaren zehaztasunak erabakitzeko aukera izate hutsak izua ematen du”.

“Uste dut nire pelikula guztiak, oinarrian, komedia zintzoak direla. Behar bada ez dute umorerik baina komediak dira”

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina