Ikusi Makusi by Paul Thomas Anderson

Maiatzak 20 , Ostirala, 19h30 Baztarxon: Licorice Pizza

Sinopsia_ Alana Kane eta Gary Valantineren istorioa da elkar ezagutu, denbora pasatu eta San Fernando bailaran nola maitemintzen diren 1973an.

Zuzendariaren hitzak_ “Ni etxez aldatu berria nintzen eta institutu bat zegoen lekutik nenbilen. Ikasleek gelako argazkiak egiten dituzten eguna zen eta 13-14 urteko mutiko bat argazkiak egiten ari zen neska batekin ligatu nahian zebilen. Bere aurrera eta atzera joaten zen, kasu egin ziezaion. Pelikula bat hasteko ideia bikaina iruditu zitzaidan. Zer gertatuko litzateke mutil horrek hitzordu bat eskatuko balio? Eta berak onartuko balu?”.
“Zorte pixka batekin beharbada onartuko zuen. Eta hala izan zen, baietz esan zuen. Platora iritsi zen eta xarma handia behar da Sean Pean erdigunea ez izateko, baina sartu zen unean, Tom Waits zen erdigunea. Tomen onena… jaikitzen dela, jatetxetik itzulika hasten dela eta mundu guztia berari begira jartzen duela da. Horrelakoa da Tom, berezko showmana”.
“Inork ez du sekula onartzen idaztea erraza denik, eta ez da, baina batzuetan etorri egiten da, zorteko uneak dira, eramaten zaituen korronte baten barruan sartzen zara. Hori da gertatu zena, ezin nuen ezkutatu. Nahiz eta istorioa egitura handirik gabekoa dela iruditu, inoiz idatzi dudan gidoirik egituratuena da eta pelikulak zehaztasunez erakusten du hori. Ez genuen ia ezer kendu, idatzita zegoena errodatzera mugatu ginen. Harrigarria iruditzen zait pelikularen askatasuna eta soiltasuna lortzeko inoizko gidoirik kontrolatuena eta milimetratuena idatzi behar izana”.

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ikusi Makusi by Radu Jude

Maiatzak 6, Ostirala, 19h30 Baztarxon: Bad Luck Banging or Loony Porn

Sinopsia_ Gizabanakoaren eta gizartearen arteko harremana aztertzen du, eta bigarren hezkuntzako irakasle batek (Katia Pascariu) pornografía amateurrari buruzko bideo pertsonal bat webgune baten argitaratzen duenean gertatzen dena erakusten du. Bere erabakiaren ondorioek eragin sakona izango dute emakumearengan eta lan egiten duen hezkuntza-komunitatean.

Zuzendariaren hitzak_ “Zinema mundua eta errealitatea hobeto begiratzeko tresnatzat hartzen dut, inguratzen gaituenaz jabetzeko eta hausnartzeko, izatez zinemarenak diren gailuak erabiliz: kamera eta edizioa”.

“Agintarien ondorioz, hezkuntza sistema akastuna dela esatera ohitu gara, eta egia da, baina beldur naiz aita ama askok ez ote dituzten, antsiaz sistemaren hondarrak suntsitu nahi. Honengatik aita amek hezkuntza prozesuaren zehaztasunak erabakitzeko aukera izate hutsak izua ematen du”.

“Uste dut nire pelikula guztiak, oinarrian, komedia zintzoak direla. Behar bada ez dute umorerik baina komediak dira”

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ikusi Makusi by Julia Ducournau

Martxoak 11, Ostirala, 19h30etan Baztarxon: Titane

Sinopsia_ Aurpegia ubelduta duen gazte bat aurkitu dute aireportuan. Bere izena Adrien Legrand omen da, duela 10 urte desagertu zen ume bat. Bere aitarentzat, Vincent, amesgaizto luze baten amaiera da eta etxera eramaten du. Bestalde, eskualdean hilketa izugarriak gertatu dira.

zuzendariaren hitzak_ “ Askatzea mundu guztiak bilatzen duena da, sexu, erlijio edo dena delakoetan. Dena askatuko da. Gizaki izatea oso gogorra delako. Hemen trabatuta gaude, grabitatearen pisupean, eta ezin dugu ihes egin. Liberazioa da daukagun guztia. Eraldaketak askapenarekin zerikusia duela uste dut, azala aldatzea bezala delako. Beti sugeengan pentsatzen dut nire pertsonaiengan pentsatzen dudanean. Larruazala aldatzea eta zure esentziara gero eta gehiago hurbiltzea bezalakoa da, baina aurrerantz joatearen tentsioa oso garrantzitsua da. Beraz, bai: eraldaketak zure baitara hurbiltzearekin du zerikusia. Ez dut ezer asmatu. Dena da filosofia existentzialista. Asko izan behar duzu bat izateko.

Nire filmeko abesti guztiak gidoian zeuden. Asko gustatzen zaizkidan abestiak dira. Erritmoa garrantzitsua da, baina letraren arabera ere aukeratu nituen. Abesti bakoitzean esaldi bat dago, une horretan pertsonaiei buruz zerbait esaten diguna.

Carlos Sauraren Cría Cuervos funtsezko filma da niretzat, errealitatea eta fantasia nahasten baititu parekorik gabeko topaketak Haurtzaroa ez baita urrezko aro inuzente bat bezala agertzen, baizik eta dena hautematen den aldi bat bezala, oso beltza izan daitekeena, eta horrekin asko identifikatzen naiz.

Norbaiti zauria begiratzen diozunean, badakizu, inoiz izan ez baduzu ere, pikatu egin behar duela. Nire filmetan berehalako lotura nahi dut, ez intelektuala. Gorputzaren zientzia komun bat dago, partekatzen dugun eta berdintzen gaituen aurre egin dezakeena, badakigulako min eman behar duela, deserosoa izan behar duela, enbarazu egin behar duela “.

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ikusi Makusi by Valdimar Jóhannsson

Urtarrilak 28, Ostirala, 19h30etan Baztarxon: Lamb

Sinopsia_ Haurrik ez duen bikote batek, jaio berri misteriotsua atzemango du Islandiako euren baserrian. Familia sortzeko ideiak poz handia eragiten die, baina suntsitu ere egin ditzake.

zuzendariaren hitzak_ “Filmak galerarekin lotura du, istorioa mugitzen duen haria da. Zer puntutaraino da gai bikotea aurretik izan zuten zoriontasuna berregiteko, hori izan zen ideia. Ada iristen denean, Mariak bere buruari ukatzen ari zaion sendatze prozesuan ordezko moduan ikusten du. Sentsazio arraroa da eta oso tristea, ia toxikoa baina ezin zaio ezer aurpegiratu”. “Giroan jarri nahi nuen azpimarra, munduaren sentsazio orokorrean, pertsonaia hauen inguruan dagoen unibertsoan. Interesgarria deritzot erdi kontatuta uztea tramak, amaitu gabeko istorioak izatea edo apenas testuingururik ematea. Uste dut fabulatik asko duela filmak, hori da ipuinek egiten dutena: espazioak hutsean lagatzea eta bakoitzak ahal duen moduan bete ditzala”. “Filmeko argazkia eta konkretuki lortu nahi nuen gama kromatikoa hasieratik landu nituten. Paisaia izugarriak nahi nituen, hutsak, naturalak, baina errespetua emango zutenak. Filma prestatzen hasi nintzenean irudiak erosi eta bildumak egin nituen, paisaia islandiarren argazki eta margoekin. Benetako sentsazio hori harrapatu nahi nuen eta denbora errealean irudikatu. Pentsatu nahi dut gure islandiar folklore partikularra sortu dugula. Nire aiton-amonak ardi etxalde batean lan egin zuten eta txikitan denbora asko pasatu nuen beraiekin, ideiaren zati handia hortik dator”.

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ikusi Makusi by Céline Sciamma

Abenduak 3, Ostirala, 19:30etan Baztarxon: Petite maman

Sinopsia_ Nellyk 8 urte ditu eta amona galdu berri du. Gurasoei ama hazi zeneko etxea husten laguntzen dien bitartean, bere amak txikitan jolasten zuen etxe inguruko basoa arakatzen du jakin- minez. Bertan, bere adineko beste neskatoa ezagutuko du, eta bien arteko berehalako loturak adiskidetasun eder bati bide emango dio. Elkarrekin txabola bat eraikiko dute basoan eta, jolasen eta konfidentzien artean, sekretu liluragarri bat argituko dute.

zuzendariaren hitzak_“Filmetako lehenengo eszenak oso garrantzitsuak dira. Beti, nire buruan dagoen eszena hori idazten dut lehenengo. Kasu honetan, ikuslearekin egiten dudan zine ituna da: nola kontatzen dut plano bakar batean norbait hil egin dela, pertsona hori joan egin dela eta ez dagoela. Oso zaila da existitzen ez den norbait erakustea. Plano berean, eszenaratzean eta erritmoan suspensea dago eta suspensea narratzaile bilakatzen da”.

“Filmak, espazio zabala uzten dio haurren irudimenaren indarrari, baina neskatoak antzeztera jolasten erakusten ditu eta horrek arrarotasun handia sortzen du. Ama alabak izan eta badakiten arren, bestelako harreman maitekorra asmatzea lortzen dute, maitasun istorio bat dutela jolasten dute”

Tomboy (2011) eta Petite Maman oso azkar idatzi eta errodatuak izan ziren. Azkartasun horrek eragiten duen arintasuna, umeak eta basoa konpartitzen dute bi filmek. Orain ordea, saiatzen naiz gatazkan oinarritzen diren filmak egin beharrean, pertsonen berdintasunean oinarritzen direnak egiten. Indar edo biolentzia harremanak alde batera uzten saiatzen diren filmak. Tentsio horren gainean sortuak ez dauden espazioak sortzen saiatzen naiz. Hori da Portrait de la jeune fille (2019) filmaren erabakia, horregatik nire bihotzean azken film horren oso ondoan dago filma berria”. “Filma egiten Hayao Miyazakiren zinemarekin asko akordatu nintzen. Bere filmetan haurrak eta helduak maila berean errespetatzen dira. Askotan pentsatzen nuen zer egingo zukeen berak konpondu behar nuen hainbat egoeretan”.

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ikusi Makusi by Catarina Vasconcelos

Azaroak 12, Ostirala, 19:30etan Baztarxon: Metamorfose dos Pássaros

The Metamorphosis of Birds (A metamorfose dos pássaros) - Cineuropa

Sinopsia_ Beatriz eta Henrique ezagutu, maitemindu eta ezkondu egiten dira Beatrizek 21 urte dituenean. Henrique itsas armadako oficial bat da eta itsasora joaten da epe luzerako. Beatriz bere sei seme-alaben kargu etxean geratzen da. Seme zaharrena Jacinto da, txiki-txikitatik txori bihurtzea izan du amets.

zuzendariaren hitzak_ “Uste dut identitateari buruzko lana dela, nortzuk garenari buruzkoa. Hurbilekoren bat hiltzen denean gure baitako zerbait, garen zerbait ere hiltzen da”.

“Belaunaldiz-belaunaldi igaro den greziar tragediaren antzekoa da. Ni emakumea naiz baina nire familia ulertzeko saiakera izateaz gain, nire herrialdea ulertzeko saiakera ere bada; zer esan nahi zuen diktadura garaiko Portugalen emakumea izateak, nola erreakzionatzen zuten sexualitatearen aurrean, egunerokotasunean…”

“Memoria ez bagenu ezingo genituzke zenbait gauza ezagutu. Esaterako, Afganistanek urrats bat atzera egin du, hau lehenago ere gertatu da, duela berrogei urte. Memoriaz baliatu behar genuke horrelakorik ez gertatzeko. Berdina gertatzen da errefuxiatuen krisiarekin. Zergatik ari gara legez kanpoko mugetaz hitz egiten Europak Holokaustoa bizi izan duenean? Internet daukagu, askoz ere informazio gehiago baina zein urrun gauden gure iragan historikotik. Arazoa gizakia da, memoria kontutan hartzen ez duen gizakia.”

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ikusi Makusi by Susanna Nicchiarelli

Urriak 22, Ostirela, 19:30etan Baztarxon: Miss Marx

Sinopsia_ Eleanor Karl Marxen alaba gazteena da. Feminismoa eta sozialismoa lotzen dituen lehenengo emakumeetako bat izanda, haur lanaren abolizioarekin batera, langileen eta emakumeen eskubideak defendatzen ditu. 1883an Edward Aveling ezagutzen du.

zuzendariaren hitzak_ Gustuko dut benetan existitu den pertsona baten inguruan lan egitea. Ikerketa gustatzen zait, iragana eta iragan horren ondarea irudikatzen dugun modua aztertzea. Historia jakin batzuen klixeekin jolastea dut gustuko eta ondoren material errealera jotzea, bere takartasunera. Maila ugaritan lan egiten duzu horrelako pelikula bat egiten duzunean.

Publikoan eta pribatuan ez dugu modu berean jokatzen. Bi aldeek elkarrekin borrokan dihardute: zentzua eta sentsibilitatearen arteko harremana, arrazoia eta emozioa. Horregatik kontatu nahi izan nuen Eleanorren historia. Komunikatzaile ona zen, xarmaduna. Baina bere gutunak irakurtzean, ez dut etxean Edwardekin garrasika edo eztabaida sutsuan irudikatzen. Bere bizitza normala izan zen, esan gabeko askorekin.

Erabilitako kantuek Eleanorren ideien boterea erakusten dute, erabat transgresoreak dira; baita gaur egun ere. Beti da interesgarria publikoa modu horretan harritzea, asko ohitu gabe dauden gauzak egitea. Beharbada pantailatik aterako dira eta ondoren berriro sartu, baina horrek pentsamendu kritiko bat sorrarazten die. Uste dut emozioekin jolasteko modu bat dela.

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ikusi Makusi by Leos Carax

Urriak 1, Ostirela, 19:30etan Baztarxon: Annette

Dabilenari gertatzen zaizkio… Orduarekin izan dugun nahasmenduaren aurrean, pelikularen proiekzioa 19:30etan mantentzea erabaki dugu. Barkatu endredoak 😉

Sinopsia_ Henry umore zorrotzeko bakarrizketagilea da. Ann, nazioartean ospea duen abeslaria. Begirada guztien erdigunean, glamourrez inguratutako bikote zoriontsua osatzen dute. Beraien lehen alabaren jaiotzak bizitza aldatuko die.

Zuzendariaren hitzak_”beraien salbazioa bilatzen baina deuseztatzen duten gizonak dira. Hurrengo urtean erakusketa batean jartzeko bideo laburrekin ari naiz lanean. Horietako bat gizonek zuzendutako filmetako pertsonaia maskulinoez ari da. “Gizona, zinemak dena barkatzen du” deitzen da. Behar bada galdera ikur bat gehitu behar nioke”.

“Beti pentsatu izan dudan zerbait da. Gizon maltzurrak, aita txarrak eta sarri gizon higuingarriak ziren sortzaile hauek baina hainbeste inspiratu nindutenak. Hasteko, gaztea nintzenean, Céline idazlearekin”.

“Komedia da, hilko nauten beldurrik gabe, egia esan dezakedan modu bakarra.Oscar Wildek horrelako zerbait esan zuen. Denok igaro behar dugu hortik, denok bilatu behar dugu, hilko ez gaituztela, egia esateko modu bat. Geure buruei buruzko egiaz ari naiz”.

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ikusi Makusi by Leos Carax

2021/09/29 atalean zinetogram -k publikatua

Urriak 1, Ostirela, 19:30etan Baztarxon: Annette

Dabilenari gertatzen zaizkio… Orduarekin izan dugun nahasmenduaren aurrean, pelikularen proiekzioa 19:30etan mantentzea erabaki dugu. Barkatu endredoak 😉

Sinopsia_ Henry umore zorrotzeko bakarrizketagilea da. Ann, nazioartean ospea duen abeslaria. Begirada guztien erdigunean, glamourrez inguratutako bikote zoriontsua osatzen dute. Beraien lehen alabaren jaiotzak bizitza aldatuko die. https://www.youtube.com/embed/nRIyERZkP_0?version=3&rel=1&showsearch=0&showinfo=1&iv_load_policy=1&fs=1&hl=eu&autohide=2&wmode=transparent

Zuzendariaren hitzak_”beraien salbazioa bilatzen baina deuseztatzen duten gizonak dira. Hurrengo urtean erakusketa batean jartzeko bideo laburrekin ari naiz lanean. Horietako bat gizonek zuzendutako filmetako pertsonaia maskulinoez ari da. “Gizona, zinemak dena barkatzen du” deitzen da. Behar bada galdera ikur bat gehitu behar nioke”.

“Beti pentsatu izan dudan zerbait da. Gizon maltzurrak, aita txarrak eta sarri gizon higuingarriak ziren sortzaile hauek baina hainbeste inspiratu nindutenak. Hasteko, gaztea nintzenean, Céline idazlearekin”.

“Komedia da, hilko nauten beldurrik gabe, egia esan dezakedan modu bakarra.Oscar Wildek horrelako zerbait esan zuen. Denok igaro behar dugu hortik, denok bilatu behar dugu, hilko ez gaituztela, egia esateko modu bat. Geure buruei buruzko egiaz ari naiz”.

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ikusi Makusi by Leos Carax

Urriak 1, Ostirela, 19:00etan Baztarxon: Annette