Ikusi Makusi by Paul Thomas Anderson

Maiatzak 20 , Ostirala, 19h30 Baztarxon: Licorice Pizza

Sinopsia_ Alana Kane eta Gary Valantineren istorioa da elkar ezagutu, denbora pasatu eta San Fernando bailaran nola maitemintzen diren 1973an.

Zuzendariaren hitzak_ “Ni etxez aldatu berria nintzen eta institutu bat zegoen lekutik nenbilen. Ikasleek gelako argazkiak egiten dituzten eguna zen eta 13-14 urteko mutiko bat argazkiak egiten ari zen neska batekin ligatu nahian zebilen. Bere aurrera eta atzera joaten zen, kasu egin ziezaion. Pelikula bat hasteko ideia bikaina iruditu zitzaidan. Zer gertatuko litzateke mutil horrek hitzordu bat eskatuko balio? Eta berak onartuko balu?”.
“Zorte pixka batekin beharbada onartuko zuen. Eta hala izan zen, baietz esan zuen. Platora iritsi zen eta xarma handia behar da Sean Pean erdigunea ez izateko, baina sartu zen unean, Tom Waits zen erdigunea. Tomen onena… jaikitzen dela, jatetxetik itzulika hasten dela eta mundu guztia berari begira jartzen duela da. Horrelakoa da Tom, berezko showmana”.
“Inork ez du sekula onartzen idaztea erraza denik, eta ez da, baina batzuetan etorri egiten da, zorteko uneak dira, eramaten zaituen korronte baten barruan sartzen zara. Hori da gertatu zena, ezin nuen ezkutatu. Nahiz eta istorioa egitura handirik gabekoa dela iruditu, inoiz idatzi dudan gidoirik egituratuena da eta pelikulak zehaztasunez erakusten du hori. Ez genuen ia ezer kendu, idatzita zegoena errodatzera mugatu ginen. Harrigarria iruditzen zait pelikularen askatasuna eta soiltasuna lortzeko inoizko gidoirik kontrolatuena eta milimetratuena idatzi behar izana”.

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s