izu zinezkoak: wampirs

wampirs copia

Beldurrezko istorio zaharrenetan aurki ditzakegu banpiroak. Hil ondoren odol egarriz berpiztu diren gaueko izakiak, beldurra zabalduz bizien artean. Hasieran kondeak ziren, bakanak, mantsio zaharren jabe beraien hilkutxetan lo eginez egunez, ehiztari gauetan, begirazun hutsez beraien harrapakinak bairatuz. Denboraz ordea izuaren mugak gainditu eta erotismo eta misterioz betetako izaki seuntsualak bihurtu dira. Era guztietako istorio eta banpiroak aurki ditzekegu egunotan. Banpiro maitaleak, dantzariak, musikariak, egun argiz ibiltzen direnak. Maitasun istorioak, animazio filmak ala komediak. Denetarik aurkituko dugu ziklo honetan, beraz etorri eta gozatu.

Urtarrilak 7 asteazkena, 21:30tan Matadeixen: BRAM STOKER’S DRACULA zuz_Francis Ford Coppola

Dr_cula_de_Bram_Stoker-420186556-large

sinopsia_ 1890 urtean, Jonatahan Harker abokatu gazteak Transilvaniako gaztelu galdu batera bidaiatzen du, non Dracula kondea ezagutuko duen, 1462an bere maite Elisabeta galdu zuena. Kondeak, Mina Murray, Harker-en neskalagunaren, argazki batekin liluraturik, Elisabeta gogorarazten diona, Londresera bidaiatzen du “ozeano denborak igaroz”, bera ezagutzeko. Inglaterran dagoela Lucy, Mira-ren lagunik onena limurtzen eta bereganatzen saiatuko da.

::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

Urtarrilak 14 asteazkena, 21:30tan Matadeixen: THE FEARLES VAMPIRE KILLERS (OR, PARDON ME, BUT YOUR TEETH ARE IN MY NECK) zuz_Roman Polanski

936full-the-fearless-vampire-killers-poster

sinopsia_ Abronsius doktoreak eta bere laguntzaile Alfred-ek, Transilvaniatik bidaiatzen dute banpiroen benetako existentzia baieztatzen duen teoria bat berresteko, Köinsberg unibertsitateko lagunen eszeptizismoarekin estropuz egiten duena. Horma eta lehioak baratxuri kordaz beterik dituen ostatu batean geratzen dira, baina bai eliztarrek nola ostalariak inguruan ez dagoela gaztelurik zihurtatzen dute eta baratxurien presentzia eskualdeko apaingarri ohikoak direla esanez justifikatzen dute. Ostalariaren alabaren bahitzeak eta honen banpirizazioak nahiko argibide ematen dizkie gaztelura iristeko.

::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

Urtarrilak 21 asteazkena, 21:30tan Matadeixen: VAMPIROS EN LA HABANA zuz_Juan Padrón

219f

sinopsia_ Zientzialari banpiro batek Vampisol-a asmatu du, banpiroei eguzki argitan ibiltzea zilegi egiten dien edabe iraultzailea. Berria banpiro talde handien belarrietara iristen denean guztiek Habanara bidaiatzen dute formularen kontrolarekin egiteko: banpiro europear lepo-tente makurrak eta banpiro mafioso iparramerikarrak.

::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

Urtarrilak 23 ostirala, 21:30tan Matadeixen: BAKJWI (THIRST) zuz_Park Chan-Wook

BAKJWI - Korean Poster 2

sinopsia_ Sang-hyun-en istorioa kontatzen du, bere denbora librea ospitale bateko gaixoak zaintzera eskeintzen duen apaiz katoliko bat. Zuzena eta bihozbera, Afrikara bidaiatzea erabakitzen du eta bere burua zientziari eskeintzea txerto berri baten ikerketarako. Zoritxarrez txertoaren albo ondorioak berehalakoak eta ezustekoak dira.

::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

Urtarrilak 28 asteazkena, 21:30tan Matadeixen: THE HUNGER zuz_Tony Scott

1983-The-hunger-El-ansia-ing-01

sinopsia_ Miriam Blaylock-ek ez ditu Errenazimentuko artea ete Egipto Zaharreko zintzilikarioak bakarrik bildumatzen, batez ere, maitaleak eta arimak. Modernoa eta dotorea, Miriam Manhatanen bizi den banprio denboragabe bat da, edertasunaz bedeinkatua eta odol goseaz madarikatua.

::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

Urtarrilak 30 ostirala, 21:30tan Baztartxon: ONLY LOVERS LEFT ALIVE zuz_Jim Jarmusch

168792

sinopsia_ Adam gizakien azken jardueren ondorioz bizitzen ari den egoeragatik desilusionatutako eta gogongabetutako musikari underground bat da. Adam eta Eve maitaleak dira mendeetan zehar; musika eta literaturaren zale amorratuak diren bi banpiro dira eta gizakiak zonbiak baino ez diren eta beren odolaz elikatu ezin duten mundu batean bizirauteko borrokatzen dute. Baina erromantze zoriontsua nahasia ikusiko da Eve-ren ahizpa txiki kontrolaezinaren etorrerarekin, beraien erlazioaz beste egiten saiatuko dena.

6 erantzun izu zinezkoak: wampirs -ri

  1. Nere postekin loturak: ikusi makusi coppola | zinetogram

  2. Nere postekin loturak: Hilabete honetan Banpiroen zine zikloa | mataderoekintzak

  3. Nere postekin loturak: Asteazkenean zatoz Banpiroen Dantzaldira | mataderoekintzak

  4. Nere postekin loturak: Aste honetan IZU ZINEKOEN saio bikoitza | mataderoekintzak

  5. Nere postekin loturak: ikusi makusi scott / jarmusch | zinetogram

  6. Nere postekin loturak: Azteazkenean, 21:30tan, Banpiroen zikloko Matadeiko azken pelikula! Ez galdu! | mataderoekintzak

Utzi iruzkina