Ikusi Makusi by Susanna Nicchiarelli

Urriak 22, Ostirela, 19:30etan Baztarxon: Miss Marx

Sinopsia_ Eleanor Karl Marxen alaba gazteena da. Feminismoa eta sozialismoa lotzen dituen lehenengo emakumeetako bat izanda, haur lanaren abolizioarekin batera, langileen eta emakumeen eskubideak defendatzen ditu. 1883an Edward Aveling ezagutzen du.

zuzendariaren hitzak_ Gustuko dut benetan existitu den pertsona baten inguruan lan egitea. Ikerketa gustatzen zait, iragana eta iragan horren ondarea irudikatzen dugun modua aztertzea. Historia jakin batzuen klixeekin jolastea dut gustuko eta ondoren material errealera jotzea, bere takartasunera. Maila ugaritan lan egiten duzu horrelako pelikula bat egiten duzunean.

Publikoan eta pribatuan ez dugu modu berean jokatzen. Bi aldeek elkarrekin borrokan dihardute: zentzua eta sentsibilitatearen arteko harremana, arrazoia eta emozioa. Horregatik kontatu nahi izan nuen Eleanorren historia. Komunikatzaile ona zen, xarmaduna. Baina bere gutunak irakurtzean, ez dut etxean Edwardekin garrasika edo eztabaida sutsuan irudikatzen. Bere bizitza normala izan zen, esan gabeko askorekin.

Erabilitako kantuek Eleanorren ideien boterea erakusten dute, erabat transgresoreak dira; baita gaur egun ere. Beti da interesgarria publikoa modu horretan harritzea, asko ohitu gabe dauden gauzak egitea. Beharbada pantailatik aterako dira eta ondoren berriro sartu, baina horrek pentsamendu kritiko bat sorrarazten die. Uste dut emozioekin jolasteko modu bat dela.

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina