Ikusi Makusi by Luis López Carrasco

Martxoa 12, ostirala, 17:00tan Baztartxon: El año del descubrimiento

sinopsia_ 1992an Espainian funtsezko bi gertakizun jaso ziren: Bartzelonako Olinpiar Jokoak eta Sevillako Erakusketa Unibertsala, Amerikaren “aurkikuntzaren” V. mendeurrena ospatzearekin erlazionatua. Felipe Gonzalez-en PSOE agintera igo eta hamar urtera, Espainia herrialde eferbeszente, moderno eta zibilizatu gisa agertzen da nazioartearen aurrean. Etorkizuneko munduko potentzia ekonomiko gisan. Hala ere, Cartagenan (Murtzia), lantegien itxieragatik eta desegite industrialagatik izandako istilu eta protestek indarkeria gero eta handiagoa eragiten dute, eskualdeko parlamentuak molotov koktelekin eragindako sutean kiskalduta amaitzen duen arte.

zuzendariaren hitzak_ “Badakit filman parte-hartzen duten duten pertsonek denbora asko ematen dutela 90eko hamarkadan egiten ari zirena gogoratzen eta amesten. Baina, aldi berean, etorkizunari etengabe begiratzen dion filma da. Zein dira gaur egun elkarren artean loturarik ez duten giza taldeen arteko aliantzak? Galdera hori egiten diot neure buruari filma ikustean.

Filmaren sorreran funtsezko ideia dago: bi une historiko traumatiko (92a eta gaur egungoa) lotzea gehien sufritu zuten gizarte-klasearen bidez, krisialdi bati lotutako emozioak eta esperientziak belaunaldi desberdinetara estrapolatu daitezkeela egiaztatzeko, ziklo hori inoiz etengo ez balitz bezala. Filmeko une batean, parte-hartzaileetako batek krisiak nola eragin zion aipatzen duenean, ez dakigu benetan krisietako zeini buruz ari den; hala ere, zaurgarritasunaren eta minaren bizipena berezia eta ahaztezina da, baina baita gogortasunarena eta erresistentziarena ere.

Asmoa pertsona batzuk erretratatzea zen, bi garaitakoak izan zitezkeen espazio batean: iraganean eta orainaldian. Noiz gertatzen da filma zehazki? Bada, gertatu zen zerbait da, baina, aldi berean, gertatzen jarraitzen duena (eta Cartagena eta La Unionetik haratago). Horregatik hautatu genuen kokaleku bat, arte-sailak girotu eta atrezzo bilakatu zuena. Parte-hartzaileek, “Euren buruaren papera jokatu” arren, ezaugarrituta eta jantzita zeuden, bi garaietan itxura sinesgarria izan zezaten. Aldi baterako anbiguotasun hori garrantzitsua zen.

Parte-hartzaile gehienak auzo elkarteetan antolatutako castingetan aurkitu genituen eta euren familia jatorriari, lanari, auzoari eta etorkizuneko planei buruz egiten genizkien galderak, gerora filmatzean sustatzen genituen berberak ziren. Nahikoa denbora ematen genuen filmatzen, elkarrizketak ustekabeko norabideetan eboluziona zezaten. Kea behin eta berriz agertzen da filmean, herritar hauen tabakismo indize altuagatik eta 90. hamarkadako tabernekin dugun akorduarekin lotura. Eta esanahi ezberdina hartzen du en jakinetan, esaterako filmaren hasieko ametsak kearen esanahi posible batera garamatza.

Pantaila bikoitzaren erabakia muntaketan etorri zen, kamera bikoitzarekin grabatutako materiala ikusi genuenean. Espazioa handitzeko eta taberna batean bizitako esperientzia indartzeko modu egokia zela pentsatu genuen, elkarrizketa bat entzunez, mahai bat begiratuz, beste bezeroek ere kontatzen dutena nola entzuten den ikusiz. Modu horretan, espazioan egotearen esperientzia atmosferikoa arinagoa zen, organikoagoa. Beranduago pantaila bikoitzaren ideia garatzen joan ginen, era guztietako asoziazioak sortzeko: aldi berean, antzeko pertsonaiak erakusteko, baina adin desberdinetakoak, pertsona bakoitza bezero guztietaz inguratuta ager dadin, baina aldi berean bakardadean, eztabaidetan pertsonaien arteko erreakzioak lotuagoak egon daitezen, kontakizunaren barruan artxiboko materiala lotzeko, mapak eta testuak sartzeko. Asko zaildu zuen prozesua, egia esan.

Muntaketan, filmatutako materiala errebisatzean espero ez genituen alderdiak azaldu ziren, esaterako, frankismoaren diskurtso arrazistak edo nostalgikoak. Eta horixe zen, hain zuzen ere, filmatzearen arrazoia. Baldintza egokiak sortzea pertsona talde batek, euren elkarreraginean, ustekabeko norabideetara eraman gaitzan. Baina, aldi berean, nire obsesioetako bat zen nola erreproduzitu aurrez kontatu zizkidaten istorioak eta sentimenduak, casting batean, kontzertu batean, taberna batean. Nola erretratatu haurtzaroko lagunak eta senideak gogorarazten zizkidaten pertsonak, nola erretratatu nire jatorria. Beraz, nolabait filmak nire inguruan bizi izandakoaren antz handia du. Nahiz eta langile bizitza industrialaz hitz egin gehienbat, elementu asko daude nire oroimenaren parte direnak.

Ez dakit erakundeen aurkako filma den (edo erakunde batzuei ematen zaien erabileraren aurkakoa den), eta ez dakit poliziari begiratzea atsegina den ala ez. Une oro saiatu gara agertzen den pertsona bakoitzak bere diskurtsoa behar adina denbora gara dezan, ikusle gisa ados ez egon arren, ulertzeko zergatik esaten duen esaten duena. Film zabal bat egiten saiatu gara, zortzi hamarkadatako istorio ugari biltzen dituena. Komunitate baten oroimena, lanaren etorkizuna, demokraziaren biziraupena, ultraeskuinaren igoera… filmean agertzen diren alderdiak dira, baina hori guztia pertsonaia askoren bidez gorpuzten da, eta horiek eremu oso pertsonalera, oso konfesionalera eramaten zaituzte”

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s