urtarrilak 16, larunbata, 18:00etan Baztartxon: Martin Eden

sinopsia_ Martin Eden itsas gizon bezala lan egiten duen herriko mutil bat da. Egun batez Arthur Morse izeneko goi mailako mutil baten bizitza salbatzen du. Eskertzeko Arthurrek Martin bere etxera gonbidatzen du eta pixkanaka ikusitako bizimodua barneratzen saiatzen da Martin. Gazteak guzti hau idazle bihurtzeko aukera bezala ikusten du eta luxuan bizi izandako tarteak ahalik eta gehien baliatzen saiatzen da.
zuzendariaren hitzak_”Ezin nuen Jack Londonen lana egokitu eta Kaliforniara eraman, hori banekien. Kultura amerikarra ez da nirea, ez dagokit eta ondorioz ezingo nuke pelikula modu zintzoan egin. Horregatik istorioa Napolesen gertatzen da, ni han hazi nintzen. Guk ez daukagu Melville, Conrad edo Stevensonik… ez eta Atlantiko edo Pazifikorik; Mediterraneoagatik aldatzen ditugu, bainuontzi handiago bat”.
“Nire helburua XX.mende osoa zeharkatzea zen, zine herrikoiaren eta zine esperimetalaren arteko zubiak eraikiz. Nire zinema guztia Martin Edenen dago, ez dut inoiz hain desberdina den ezer egin. Baina ezingo nuke nire dokumentalista ibilbidea egin gabe halakorik egin”
“Kultura guztiontzako garapen tresna bat da baina garrantzitsua da baldin eta elkartruke bat ematen bada, partekatzen bada, transmisioa badago ematen da burujabetza. Soilik garrantzitsua da baldin eta gizakia erreskatatzeko balio badu, ez fetitxe bezala. Ez dut artean artea egiteagatik sinesten, artea tresna bat da baina artea guztiontzat. Comisso, italiar idazle batek, esaten zuen gizakiak besteei kalte egin diezaieke baldin eta arte lanetan ez badu sinesten. Arteak erreskatatzen gaitu, edertasuna salbu jartzen du, kultura”.