Ikusi makusi by Ly

Martxoak 6 ostirala, 22:00 Baztartxon: Les misérables_Ladj Ly

Les misérables
zuzendaria: Ladj Ly // argazkia: Julien Poupard // aktoreak: Damien Bonnard, Alexis Manenti, Djibril Zonga, Jeanne Balibar, Steve Tientcheu, Issa Perica // gidoia: Ladj Ly, Giordano Gederlini, Alexis Manenti // ekoizpena: Lily Films / Rectangle Productions / Srab Films / Canal+ / Le Pacte / Ciné+ / Wild Bunch // Frantzia/2019/102′) sinopsia_ Stéphanek delinkuentziaren aurkako brigadarekin bat egin berri du Montfermeilen, Parisko aldirietako ekialdeko auzo batean, eta laster auzoko taldeen arteko tentsioen berri izango du. Zuzendariaren hitzak_ “Komedia bat egin izan banu ez zen arazorik izango. Baina Frantzian aldiriak aipatzea tabua da. Ez da inoren gustukoa erakustea eta gutxiago nik egin dudan moduan”. “Benetan, terroristak ez dira guk terroristatzat hartzen ditugunak, klase politikoa eta komunikabideak baizik. Egoera auzoen barruan iraultzeko eta beraien jendea biktima bakarra izateko sua pizten dutenak dira”. “ Marjinazioa sarri kanpotik etorritako zinemagileek kontatu izan dute eta modu manipulatuan kontatzen dute gainera. Nik neuk kontatu nahi izan dut istorio hau, klitxeetan ez erortzeko, pelikula justu bat egiteko. Ez naiz posizionatzen, ez ditut nire pertsonaiak epaitzen, ez dut polizien aurkako pelikula bat egin. Ez dut pertsonaia islamiko gehiegi ateratzerik ere nahi izan ikusle askok terrrorismoa bezalako aurreiritziak dituelako. Komunikabideek eta politikoek beraien diskurtsoak klitxe hauetan oinarritzen dituzten bitartean, banlieutako bizitzak zaila izaten jarraituko du. Errealitate faltsu bat kontatzen da”.    
Post hau ikusi makusi atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s